Beduinoak Saudi Arabian, Sirian, Jordanian eta Iraken bizi diren arabiar nombadak dira. Izena arabierako bedaui edo badawitik (بدوي, desertuko biztanlea) eratorria da. Berez Arabia, Afrika iparraldera (Egipto, Aljeria, Libia, Mali...) zabaldu ziren VII. mendeko arabiarren konkistekin batera. Gaur egungo beduinoak badawia hitz egiten duten tribuetan daude antolatuta eta arabiar herriaren ondorengotzat daukate beraien burua.
Historia
Mahomaren garaiko beduinoak 3.000 bat kideko talde soziala osatzen zuten; talde hau familietan zegoen banatuta, baina odoleko herentziak batzen zituen, aitaren bidez pasatzen zena. Tribu ezberdinek arteko harremanak zailak eta ezegonkorrak izan ziren beti. Tribu beduinoen ezaugarriak, odol herentziatik aparte, ostatu emateari ematen zioten garrantzia, gudarien ohorea eta ausardia beti kontutan hartzean eta poesiaren maitasuna dira.
Tribu nombada hauek politeistak ziren, harriak, zuhaitzak, astroak, deabruak eta hantzeko idoloak gurtzen zituzten. Berehala onartu zituzten Mahomaren irakaskuntzak eta gainontzeko arabiarrak baino musulman sutsuagoak bihurtu ziren.
Beduinoek egin zuten ekarpena erabakiorra izan zen Islamaren konkista eta hedapenean. Beraien indarra eta borrokarako teknikek nagusitasuna eman zien musulmanei aldameneko inperio sedentario handien aurrean.
Gaur egungo biztanleria Afrikan
Aljeria: Argelia erdialdea bizi dira, Al Golea eta Al Oued eskualdeetan. Biztanlegoa: 63.000.
Tunisia: Erdialdean Qafsa inguruan eta hegoaldean bizi dira. Biztanlegoa: 2.130.000.
Libia: Kufra izeneko tribuak iparraldean bizi dira, Wahat al-Kufrako itsasertzeko eskualdean. Riyah tribua erdialdean bizi da. Sanusi tribua (handiena, 500.000 kiderekin) ekialdean bizi dira. Tripolitanian, kostalde mediterranearrean, Sirtikan tribua bizi da. Biztanlego osoa: 950.000.
Egipto: Batzuk Saharako desertuaren iparraldean bizi dira. Twara, Tiaha eta Jebeliyah tribuak Sinaiko penintsulara emigratu zuten. Biztanlegoa: 1.300.000.
Mali: Kunta tribuak mendebaldeko Saharan bizi dira, Mauritaniako mugatik hurbil. Biztanlegoa: 37.000.
Ohiturak
Bi beduino mota daude: "benetako beduinoak" artzain nomadak dira eta desertuak zeharkatzen dituzten beraien karabanengatik ezagunak dira. Fellahinak nekazariak dira eta sedentarioak bihurtu dira; desertuaren mugan bizi dira.
Denda baxuetan bizi dira, forma errektangularrekoak, gamelu edota ahuntz ilearekin eginak. Aldeetatik biltzen dira aireak zirkula dezan eta euria edota hondar ekaitza dagoenean hermetikoki ixten dira. Dendaren zati bat gizonentzako eta gonbidatuentzat da, eta bestea emakumeentzako eta umeentzako.
Beduinoak erropa arina eramaten dute beroa jasatzeko. Gorputz osoa, aurpegia, eskuak eta hankak ezik, estaltzen dieten tunikak eramaten dituzte.
Antzekotasun taldeetan antolatzen dira. Unitaterik txikiena familia de, gero klana eta azkenik tribua.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario