martes, 9 de junio de 2009

JUDUAK

Juduak (Yehudim hebreeraz edo Yidn yidishez) dira judaismo izeneko erlijio monoteistaren jarraitzaileak. Kontzeptu honi osagarri etniko-historikoa emateko, esan dezakegu juduak "Israelgo seme-alabak" ere badirela.
Gaur egun munduan 14.5 milioi judu inguru bizi dira, batez ere AEBetan eta Israelen.
Euren hizkuntzen artean, hebreera eta ingelesa dira nagusi, yidisha, ladinoa, errusiera, frantsesa, gaztelania, portugesa eta alemanarekin batera.

Judu ezagunak: Albert Einstein, Maimonides, Golda Meir eta Emma Lazarus
Eduki-taula
1 Banaketa geografikoa
2 Talde etnikoak
3 Historia
4 Politika
5 Pertsonaia ezagunak
6 Kanpo loturak
//

Banaketa geografikoa
Amerika 6.500.000 inguru
AEB: 5.671.000
Kanada 371.000
Argentina 250.000
Brasil 130.000
Mexiko 40.000–50.000
Asia: 5.520.000 inguru
Israel: 5.466.800 (herrialdearen %79 inguru)
Gainontzeko herrialdeetan: 50.000 (Iran 11.000)
Europa: 2.000.000
Errusia 800.000
Frantzia 600.000
Britainia Handia 267.000
Alemania 100.000
Turkia 30.000
Italia 30.000
Hegoafrika 106.000
Australia 100.000

Talde etnikoak
Ashkenaziak
Sefardiak.
Mizrahiak.
Tribu galduak.

Historia
1269an - Frantzian, Louis IX Erregeak judu guztiek jendaurrean lauki hori bat soinean josita eraman zezaten agindu zuen, zilarrezko hamar liberako isunpean mehatxatuz.
1492an Errege Katoliko deitutakoek juduak Espainiatik egotzi zituzten. Ordutik, jatorri honetako juduei sefardiak deitzen zaie, Sefarad baita Espainia deitzeko hebreerazko izena.
1938ko azaroaren 8an "Kristalen gaua"ren istiluak gertatu ziren Alemanian zehar, Holokaustoren hasiera markatu zuena. 1945 arte 6 milioi pertsona inguru akabatu zituen erregimen naziak, batez ere kontzentrazio esparruetan.
1948ko maiatzaren 14an Israelgo estatua sortu zuten Ekialde Hurbileko lurretan.
1972ko irailaren 5ean Munichen 11 atleta israeldar hil zituen komando palestinar batek, Joko Olinpikoetan parte hartzen ari zirenak.
1982ko irailean Beiruteko iheslari gune bietan (Sabra eta Shatila) 1.000tik gora zibil palestinar hil zituzten, Israelen utzikeriaz edo aginduz.


BEDUINOAK

Beduinoak Saudi Arabian, Sirian, Jordanian eta Iraken bizi diren arabiar nombadak dira. Izena arabierako bedaui edo badawitik (بدوي, desertuko biztanlea) eratorria da. Berez Arabia, Afrika iparraldera (Egipto, Aljeria, Libia, Mali...) zabaldu ziren VII. mendeko arabiarren konkistekin batera. Gaur egungo beduinoak badawia hitz egiten duten tribuetan daude antolatuta eta arabiar herriaren ondorengotzat daukate beraien burua.

Historia
Mahomaren garaiko beduinoak 3.000 bat kideko talde soziala osatzen zuten; talde hau familietan zegoen banatuta, baina odoleko herentziak batzen zituen, aitaren bidez pasatzen zena. Tribu ezberdinek arteko harremanak zailak eta ezegonkorrak izan ziren beti. Tribu beduinoen ezaugarriak, odol herentziatik aparte, ostatu emateari ematen zioten garrantzia, gudarien ohorea eta ausardia beti kontutan hartzean eta poesiaren maitasuna dira.
Tribu nombada hauek politeistak ziren, harriak, zuhaitzak, astroak, deabruak eta hantzeko idoloak gurtzen zituzten. Berehala onartu zituzten Mahomaren irakaskuntzak eta gainontzeko arabiarrak baino musulman sutsuagoak bihurtu ziren.
Beduinoek egin zuten ekarpena erabakiorra izan zen Islamaren konkista eta hedapenean. Beraien indarra eta borrokarako teknikek nagusitasuna eman zien musulmanei aldameneko inperio sedentario handien aurrean.

Gaur egungo biztanleria Afrikan
Aljeria: Argelia erdialdea bizi dira, Al Golea eta Al Oued eskualdeetan. Biztanlegoa: 63.000.
Tunisia: Erdialdean Qafsa inguruan eta hegoaldean bizi dira. Biztanlegoa: 2.130.000.
Libia: Kufra izeneko tribuak iparraldean bizi dira, Wahat al-Kufrako itsasertzeko eskualdean. Riyah tribua erdialdean bizi da. Sanusi tribua (handiena, 500.000 kiderekin) ekialdean bizi dira. Tripolitanian, kostalde mediterranearrean, Sirtikan tribua bizi da. Biztanlego osoa: 950.000.
Egipto: Batzuk Saharako desertuaren iparraldean bizi dira. Twara, Tiaha eta Jebeliyah tribuak Sinaiko penintsulara emigratu zuten. Biztanlegoa: 1.300.000.
Mali: Kunta tribuak mendebaldeko Saharan bizi dira, Mauritaniako mugatik hurbil. Biztanlegoa: 37.000.

Ohiturak
Bi beduino mota daude: "benetako beduinoak" artzain nomadak dira eta desertuak zeharkatzen dituzten beraien karabanengatik ezagunak dira. Fellahinak nekazariak dira eta sedentarioak bihurtu dira; desertuaren mugan bizi dira.
Denda baxuetan bizi dira, forma errektangularrekoak, gamelu edota ahuntz ilearekin eginak. Aldeetatik biltzen dira aireak zirkula dezan eta euria edota hondar ekaitza dagoenean hermetikoki ixten dira. Dendaren zati bat gizonentzako eta gonbidatuentzat da, eta bestea emakumeentzako eta umeentzako.
Beduinoak erropa arina eramaten dute beroa jasatzeko. Gorputz osoa, aurpegia, eskuak eta hankak ezik, estaltzen dieten tunikak eramaten dituzte.
Antzekotasun taldeetan antolatzen dira. Unitaterik txikiena familia de, gero klana eta azkenik tribua.

AZTEKAK

Aztekak edo Mexikak XIV. mendetik aurrera Erdialdeko Amerikan izan zen nahuatl kulturako herri bat izan ziren.

Jatorria

Espainiarrek ia Azteken liburu guztiak erre zituztenez, ez dakigu asko herri honen jatorriari buruz eta dakiguna konkistaren ondoren kontatutakoa da.
Badirudi 1300 urtearen inguruan, Mexikak gaur egungo Mexikoren iparraldetik ertameriketara heldu zen talde bat zirela. Herri behartsu eta atzeratua zen, eta hau dela eta inguruan iada ezarrita zeuden tolteka jatorriko biztanleek ez zituzten begi onez ikusten. Mesprezu hau eragozteko, mexikak bertako kultura eta ohiturak hartzen hasi ziren.
1325ean bere hiria, Tenochtitlan (gaur egungo Mexiko Hiria) sortu zuten. Texkoko aintzirako uharte txiki batean ezarri zen hasiera batean, baina Mexikar herriaren garapenarekin, garaiko hiririk handienetarikoa izatera heldu zen, 80.000 eta 700.000 arteko biztanlegoarekin.
1430ean, mexikak inguruko herri aurreratuenen kultura bereganatuta zuten eta indar militar garrantzitsua bihurtu ziren. 70 urtetan zehar luzatu ziren guden ondoren, ertameriketako inperiorik handiena izatera heldu ziren.
Inperioaren gorakada Tlakaelelen esker izan zen gehienbat. Mexikar historia eta erlijioa berridatzi zituen, giza sakrifizioen eta bake garaian ere indar militar handiaren beharra ezarri zituen.
Mexikek, Texkoko eta Takubako estatuekin aliantza sinatu eta Aliantza Hirukoitza sortu zuten, eta bere konkistak gaur egungo Guatemalaraino heldu ziren, herri gutxik jasan ahal izan zutelarik inperioaren indarra.

Mexikar estatua

Aztekar inperioak ez zen estatu bateratu eta zentralista bat; konkistatuako herriak enperadoreari zergak ordaintzeko beharra zuten soilik, eta horregatik desegin zen segituan inperioa erasotua izatean.
Aliantza Hirukoitza osatu ostean, estatua hautazko monarkia gisa antolatu zen. Kontseilu batek enperadorea aukeratzen zuen, eta gero honi botere absolutua ematen zitzaion.

Gizarte azteka

Mexikak berez herri nomada bat ziren, kide gehienak nekazari-soldaduak zirenak eta apaizen klase urri bat buru zuena. Tenochtitlanen ezartzean banaketa hau mantendu zen, mazehualen (nekazariak) eta pillien (klase agintaria, nobleak) artean. Klasea ez zen gurasoetatik seme-alabetara pasatzen, baina pilliek txikitatik hezkuntza obea zutenez, gauzak ez ziren gehiegi aldatzen. Aztekar inperioaren garapen azkarragatik, gizarteak ere hainbat aldaketa jasan zituen, potxteka (merkatari aberatsak, burgesia), artisau, artista, polizia, emagalduen... agerpenarekin.
Esklabuen klasea ere garraintzitsua zen gizartean. Azteken esklabutzaren kontzeptua europarronaren oso desberdina zen. Esklabuak bere borondatez saltzen zuen bere burua, eta bere eskubideak zituen: bere seme-alabak ez ziren jaiotzez esklabutzat jotzen, ezin zituen tratu txarrak jasan ezta beste jabe bati saldua izan ere, berak ere esklabuak eduki zitzakeen eta bere askatasuna lor zezakeen jabearekin ezkonduz gero edota bere salmentaren prezioa ordainduz gero.